Eskuaira eta kartaboia

Aplikazio honetan, bi marrazketa-tresna aztertuko ditugu. Matematikako saioetan sarritan erabiltzen ditugunez, oso ezagunak egingo zaizkizu: eskuaira eta kartaboia.

 

eskuaira kartaboia

          


Sakatu irudi honen gainean
informazio gehiago lortzeko

 


Sakatu irudi honen gainean
argibideak ikusteko

 

Sentitzen dugu, baina Geogebra-appleta ezin izan da abiarazi. Mesedez, egiaztatu zure nabigatzailean instalatuta eta aktibatuta daukazula Javaren 1.4.2 bertsioa edo berriago bat. (Egin klik hemen Java oraintxe instalatzeko.)

 

Galderak

  1. Mugitu eskuaira eta kartaboia nahi duzun eran haiekin ohiuz joateko. Saia zaitez eskuaira eta kartaboia jartzen paraleloak edo perpendikularrak marraztu beharko bazenitu bezala.

  2. Klik egin "Eskuaira eta kartaboia" kontrol-laukian tresnak ezkutatzeko. Orain, klik egin "Eskuaira" eta "Garraiagailua erakutsi" kontrol-laukietan. Neurtu angeluak eskuaira gorriarekin, eta idatzi taulan lortutako emaitzak. Ondoren, egin gauza bera eskuaira horiarekin eta berdearekin. Atera al duzu ondoriorik? Neurri bera dute beti?

Eskuaira 1 angelua 2 angelua 3 angelua 1 aldea 2 aldea 3 aldea
Urdina            
Horia            
Berdea            

 

  1. Ezkutatzeko, klik egin "Garraiagailua erakutsi" kontrol-laukian. Ondoren, egin klik "Erregela erakutsi" kontrol-laukiaren gainean. Hiru eskuaireen aldeak neurtu, eta idatzi emaitzak aurreko ataleko taulan.

  2. Emaitzen arabera, erantzun galdera hauei:

    • Zer erlazio dago eskuaira urdinaren, horiaren eta berdearen angeluen artean?

    • Zer erlazio dago eskuaira urdinaren, horiaren eta berdearen aldeen artean?

    • Antzeko irudiak dira? Erantzun galdera horri, arrazoiak azalduz.

    • Zenbat aldiz handiagoa da eskuaira urdina horia baino?

  3. Gogoratu triangeluak aldeen arabera eta angeluen arabera sailkatzen ditugula. Kasu bakoitzean, zer triangelu mota da eskuaira?

  4. Egin klik "Eskuaira" eta "Erregela erakutsi" kontrol-laukietan eskuaira eta erregela ezkutatzeko. Orain, klik egin "Kartaboiak" eta "Garraiagailua erakutsi" kontrol-laukietan. Errepikatu, orain, 2. galderan egin duzuna, kartaboiekin: neurtu   haien angeluak, eta idatzi emaitzak taula honetan. Ondoren, ezkutatu garraiagailua eta aktibatu erregela. Neurtu kartaboien aldeak, eta osatu taula.

Kartaboia 1 angelua 2 angelua 3 angelua 1 aldea 2 aldea 3 aldea
Marroia            
Berdea            
Urdina            
  1. Aztertu taulako emaitzak, eta erantzun galdera hauei:

    • Zer erlazio dago kartaboi urdinaren, marroiaren eta berdearen angeluen artean?

    • Zer erlazio dago kartaboi urdinaren, marroiaren eta berdearen aldeen artean?

    • Antzeko irudiak dira? Erantzun galdera horri, arrazoiak azalduz.

    • Zenbat aldiz handiagoa da kartaboi marroia urdina baino? Eta berdea baino?

  2. Angeluen arabera, zer triangelu mota da kartaboia? Eta aldeen arabera?

  3. Ezkutatu kartaboiak, erregela eta garraiagailua, bakoitzari dagokion kontrol-laukian klik eginez. Klik egin "Eskuaira eta kartaboia" kontrol-laukian tresnak ezkutatzeko. Mugi itzazu irudi honetan ikusten den eran jarri arte. Zer neurri dute, bi tresnak elkartuta lortu den triangeluaren angeluak? Zer triangelu mota da? Egin kalkuluak lehen aurkitutako emaitzetatik abiatuta, eta egiaztatu zure emaitzak garraiagailuarekin neurtuz.

  1. Jarri eskuaira eta kartaboia irudi honetan erakusten den eran. Zer neurri du urdinez adierazitako angeluak?

  1. Osatu lauki bat eskuaira eta kartaboiarekin. Adierazi lauki horren angelu bakoitzaren irekiera adierazi. Zenbat da laukiaren angeluen batura? Zer lauki mota da?

  1. Eskuaira eta kartaboia erabiliz, eraiki al daiteke 120°-ko irekiera duen angelu bat? Eta 105° duen bat? Eta 15° duen bat? Eta 80° duen bat? Eta 135° duen bat? Egiaztatu zure emaitzak aplikazioa erabiliz, eta, baiezko kasuetan, kopiatu zure koadernoan zer posizio izan behar duten eskuairak eta kartaboiak eskatutako angelua lortzeko.

 








 HASIERA    Creative Commons License José Luis Álvarez Garcíak eta Rafael Losada Listek egindako eraikuntza.